Batzen

Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sareko errekurtso erresidentzialetan 500 pertsonatik gora daude. Zati handi bat emantzipazio prozesuan dauden 16-23 urte bitarteko gazteak dira.​ Gazte hauen errealitate eta beharrak anitzak bezain konplexuak dira eta erronka handietako bat euren laneratze prozesua izaten da.

Erronka honi aurre egiteko, eta aldi berean Gipuzkoako enpresen gaitasunak kontenplatuta, gazteen ibilbide formatiboak elkarrekin aztertu eta bi errealitateen beharretara moldatuko diren ibilbide soziolaboralak diseinatu dituzte Batzen ekimenean.

Harrera enpresa izateaz gain, ekimen honen bideoak egiteko aukera izan genuen pasa den urtean Zabalduz Kooperatibarentzat. Aurtengoan ere, elkarlanean jarraitu dugu Batzen esperientzia gehiago ezagutzera eman asmoz.

beste lan batzuk

Astiko Merkatari Elkartea

Astigarragako Astiko, Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearentzat eginiko bideoa.

GEHIAGO IKUSI
Beterri Saretuz

Beterri-Buruntza eskualdean, ekonomia sozial eta eraldatzailearen bueltan, sare raginkor bat sortzeko helburuz.

GEHIAGO IKUSI
Hernaniko Liburutegia

Hernaniko udal liburutegiaren muina erakutsi nahi izan dugu bideo honetan.

GEHIAGO IKUSI
Hernaniko Gaztelekua

Ba al dakizue zer den Hernaniko Gaztelekua? Eta zer egiten dugun?

GEHIAGO IKUSI