Bitartean – Denak ez ziren indiano

Kalean da Bitartean Folk taldearen “Kreole” lan berria. Lehen singlearen izena, “Denak ez ziren indiano” izan da eta kaleratze honi oihartzuna emateko asmoz, kantuaren bideoklipa grabatzeko aukera eskaini ziguten. Taldekideez gain, Ttarla Dantza Taldeko kideak izan genituen grabaketan parte hartzen eta plazer hutsa izan zen bideokliperako prestatu zuten koreografiaz gozatzea.

beste lan batzuk

Willis Drummond – Lehentasuna

Taldearen zale izanda, Willis Drummond baionarren Zugzwang diskoan parte hartzea ohore zein plazerra izan da Biratarrontzat.

GEHIAGO IKUSI
Donosti Ereski Gregoriar Schola

Donosti Ereski Gregoriar Scholak disko berria grabatu dute Donostiako seminarioko elizan eta alde zaharreko San Vicente elizan.

GEHIAGO IKUSI
Rafa Rueda – Hokusairen olatua

Plazerra izan da urteko diskorik borobilenetako baten kanturik ederrenetako bati irudiak jartzea.

GEHIAGO IKUSI