(H)ilbeltza 2023

“Hilketa, arte ederretako bat bezala” Thomas de Quincey idazlearen saiakera liburua. Hori da gure (Bira Produkzioakeko kideon) mesanotxeko liburu nagusia, are gehiago udazkenean zehar.

Eta urteroko galdera: nola hilko dugu aurten? Probatuak ditugu, tiroak, pozoiak, itoketa, bonbak,… Eta aurten zer? Nola erailko dugu?

Bada, Hitchcock-en Psycho (Psikosis) eta Notorious (Encadenados) eta Billy Willder-en Double Indemnity (Perdicion) filmeetara jo dugu erantzun bila eta bertatik ikasi dugu krimen asko autoan gertatzen direla.

Urtero bezala, txuribeltzera jo dugu bideoa egiterako orduan, gauzak ez baitira inoiz uste bezalakoak eta guztiak izaten baitu bere argiluna.
Aurten gainera formatua aldatu nahi izan dugu eta miniserie edo pilula moduan egin dugu spota, jakin mina pizteko eta istorioan zer demontre gertatzen den jakin nahi izateko.

Eta zer gertatzen da? Zerk batzen ditu 3 bideoak? Bada (H)ilbeltzak. Krimen guztiak bertan argitzen baitira, Euskal Nobela Beltzaren astean, Baztanen.

(H)ilbeltza

 

beste lan batzuk

Alternaktiben azoka 2017

Hernaniko Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen azoka.

GEHIAGO IKUSI
Alkartasuna Lizeoa

Plazerra izan da bi birakideren bizi osoko eskolara lanera itzultzea.

GEHIAGO IKUSI
Oroimen historikoa berreskuratuz 2017

Andreen iragan bizia.

GEHIAGO IKUSI
Tapuntu

Tapuntuko lagunek 5 urte bete dituzte eta urtemuga garrantzitsu hori ospatzeko animazio txiki bat eskatu ziguten.

GEHIAGO IKUSI