(H)ILBELTZA
(H)ilbeltza edo Euskal Nobela Beltzaren Astea euskarazko nobela beltza sustatzen duen jaialdia da. 2015. urteaz geroztik urtero ospatzen da Baztanen. Aste bete irauten du ilbeltzero (urtarrilero), eta aste horretan zehar, nobela beltzarekin lotutako hainbat ekintza antolatzen dituzte: solasaldiak, mahai inguruak, aurkezpenak, antzerkia, zinema, musika, jokoak…
Bisitari moduan hasi ginen (H)ilbeltzara joaten, eta antolatzen duen lantalde ederrak harrapatuta, bertako sentiarazi gaituzte azkenerako. Gauzak horrela, urte mordoxka bat darmagu jaialdiaren iragarki ofiziala ekoizten.
(H)ILBELTZA 2025
Hamaika (H)Ilbeltza bizitzeko aukera izan dugu dagoeneko, eta azken honetan ere, Literatura Beltz jaialdirik ederrenaren iragarkia egiteko aukera izan dugu. Oraingo honetan berriz ere, lehen mailako kolaboratzaileak izan ditugu “Charade” filma klasikoaren birziklapenari aurre egiteko. Besteak beste, Olaia Inziarte, Jon Alonso edota Patxi Larrion.
(H)ILBELTZA 2024
Urtero moduan, (H)ilbeltza, Baztango Nobela Beltzaren Jaialdiaren iragarkia prestatu dugu. Aurtengoa berezia izan da gainera, hamargarren ekitaldia izan dugulako. Hori dela eta, ixarekin jolastea erabaki dugu Audrey Lara eta Idoia Torregarai aktoreen laguntzarekin.
(H)ILBELTZA 2023
“Hilketa, arte ederretako bat bezala” Thomas de Quincey idazlearen saiakera liburua. Hori da gure (Bira Produkzioakeko kideon) mesanotxeko liburu nagusia, are gehiago udazkenean zehar. Eta urteroko galdera: nola hilko dugu aurten? Probatuak ditugu, tiroak, pozoiak, itoketa, bonbak,… Eta aurten zer? Nola erailko dugu?
Bada, Hitchcock-en Psycho (Psikosis) eta Notorious (Encadenados) eta Billy Willder-en Double Indemnity (Perdicion) filmeetara jo dugu erantzun bila eta bertatik ikasi dugu krimen asko autoan gertatzen direla. Aurten gainera formatua aldatu nahi izan dugu eta miniserie edo pilula moduan egin dugu spota.
Eta zer gertatzen da? Zerk batzen ditu 3 bideoak? Bada (H)ilbeltzak. Krimen guztiak bertan argitzen baitira, Euskal Nobela Beltzaren astean, Baztanen.
(H)ILBELTZA 2022
(H)Ilbeltza bere ohiko formatura itzuliko da aurten eta urtarrilaren 24tik 30era ospatuko da Baztanen. Azken urteetan biratarron esku erori da iragarkia, eta oso harro eta pozik ginen osatutako trilogiarekin. Aurtengoan, trilogia, tetralogia bilakatu da eta izugarri zoriontsu gaude.
(H)ILBELTZA 2020
Lehen aldiz kolorez jantzi dugu gure (H)Ilbeltza euskal nobela beltzaren jaialdirako gure spota. Koloreak kolore, ordea, beti bezain ilun geratu zaigu. Gorde sekretua.
(H)ILBELTZA 2019
Bigarren urtez (H)Ilbeltza jaialdiko spota egiteko aukera izan dugu, eta oraingo honetan, unibertso beltzean behin eta berriz errepikatzen den eremu batean murgildu nahi izan dugu aktore handi baten laguntzarekin. Krimena Baztanen idazten da.
(H)ILBELTZA 2018
Baztanen ospatzen da urtero (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea. 2018ko edizio honetarako aurkezpen bideoa ekoiztu dugu. Betidanik eleberri beltzen irensleak izan garenez, plazer bat izan da proiektu honetan parte hartzea.
