EUSKAL BALEZALEEN TRISKANTZA

Euskal Balezaleen Triskantza, 1615ean Islandian erail zituzten euskal balea arrantzaleen historia kontatzen duen dokumentala da, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturriozek zuzendua.

2015eko irailan izan ginen Islandian  2 astez errodatzen, gertakari historikoen 400. urteurrenean. Euskal baleazaleen aztarnen atzetik ibili ginen, lur, aire eta urazpian. Adituak elkarrizketatu genituen eta bertatik kontatzeko istorio batekin bueltatu ginen.

Gertakari histroikoak irudikatzeko, Bicoté estudiarekin elkarlanean eginiko animazioak ekoiztu genituen.

Dokumentalaren sare sozialak: