Axpi  Ilustrazioa

Axpi Ilustrazioa

AXPI ILUSTRAZIOA

Ainara Azpiazu Aduriz da Axpi ilustrazioa-ren atzean dagoen artista. Komiki, liburu, ilustrazio eta milaka formatu desberdinetan lan egiteaz gain, muralgintzan ere aritzen da maiz. Hernaniko Tilosetako frontoaren atzekaldean mural bat egiten aritu da udaberri euritsu honetan zehar. Hona hemen lan prozesu honen laburpen bideoa eta timelapsea.

Axpi Ilustrazioa-ren sare sozialak:

www.ainaraxpi.blogspot.com

Ttarla  Dantza  Taldea

Ttarla Dantza Taldea

TTARLA DANTZA TALDEA

Hernaniko Ttarla Dantza Taldeak 25 urte bete ditu aurten. Nola sortu zen, zein aldaketa eta garapen bizi izan ditu urte hauetan zehar? Dokumental labur honen bidez, bilakaera hori azaldu eta dantza zer den ulertzeko saiakera bat egin dugu.

Ttarlaren sare sozialak:

Euskal  Balezaleen  Triskantza  (dokumentala)

Euskal Balezaleen Triskantza (dokumentala)

EUSKAL BALEZALEEN TRISKANTZA

Euskal Balezaleen Triskantza, 1615ean Islandian erail zituzten euskal balea arrantzaleen historia kontatzen duen dokumentala da, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturriozek zuzendua.

2015eko irailan izan ginen Islandian  2 astez errodatzen, gertakari historikoen 400. urteurrenean. Euskal baleazaleen aztarnen atzetik ibili ginen, lur, aire eta urazpian. Adituak elkarrizketatu genituen eta bertatik kontatzeko istorio batekin bueltatu ginen.

Gertakari histroikoak irudikatzeko, Bicoté estudiarekin elkarlanean eginiko animazioak ekoiztu genituen.

Dokumentalaren sare sozialak: