Zure mezua iraupen motzeko bideoetan ulergarri egiten dugu, jendartean argi eta zuzen zabaltzeko.
EKITALDIEN LABURPENAK
Jardunaldi, hitzaldi edo jaialdien une esanguratsuenak biltzen ditugu bideo laburpenen bidez, betirako gogora daitezen.
SPOTAK
Ekimen, sorkuntza edota programa berri bat iragartzeko, bideoak modu integralean sortzen ditugu, ideiatik hasi, ekoiztu eta azken edizioraino.
DOKUMENTALAK
Zuk kontatzen ez baduzu, ez du inork kontatuko. Dokumentalaren hizkuntza baliatzen dugu zure istorioa lau haizetara zabaltzeko; zortziko txikian edo hamarreko handian.
BIDEOPODCASTAK
Saio bat sarean zabaldu nahi baduzu, hau da zure formatua. Soinu eta irudiaz arduratzen gara, saioa osoki ekoizteko.
ANIMAZIOAK
Ilustrazio eta diseinuei bizia ematen diegu, irudi errealaren mugak gainditu eta istorio berriak imajinatzeko.
GIDOIGINTZA
Ikus-entzunezko formatu anitzentzat gidoiak sortu eta garatzen ditugu, baita berridazketa prozesuetan bide laguntza eskeini ere.
BIDEOKLIPAK
Armoniak eta erritmoak irudi eta koloreetan bihurtzen ditugu, abestiei lehio berriak ireki eta beste dimentsio bat emateko.
FIKZIOA
Guztia kontatua dagoela dioten garai hauetan, kontatu zure istorioa, zeure modura. Guk, hizkuntza eta baliabide zinematografikoak jarriko dizkizugu eskura.
AZALPEN BIDEOAK
Kontzeptu tekniko, akademiko edota abstraktuak hedatu nahi badituzu, irudi grafiko animatuen bidez azalduko ditugu, denontzat ulergarriak izan daitezen.