Baloreak
Nora iritsi baino, garrantzitsuagoa delako nola eta norekin iritsi, ikus-entzunezko lanak egiteaz gain, tokian eragitea, ekonomia eredu justuago bat bultzatzea eta inguruko kooperatibekin saretzea dira gure erronkak.
“Zaindu maite duzun hori” dio abestiak. Guk zaindu Maitelan diogu. Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileen lan baldintza duinak bermatzeko, bertako bazkide gara.
Mundua jasangarriago bat eta pertsona zentruan jarriko duen ekonomia baterantz pausuak emateko, enpresetan Erantzunkidetasun Sozialaren kontzeptua zabaldu eta praktikan jartzeko, Erakide tresna aplikatu dugu kooperatiban.
Spiderman-ek esan zuen bezala: sarea da garantzitsuena. Horregatik, Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia sozial eraldatzaileko eragileen elkargunea eta eragile ezberdinen arteko ekosistema izatea helburu duen Beterri Saretuz egitasmoaren parte gara.
Gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak. Proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da Koopfabrika, eta gu ere bertatik sortu ginen.
“Txin-txin” ez da diruak atera dezaken hots bakarra. Sistema finantzario etiko artikulatu baten beharra dugula sinisten dugunez, ekonomia sozial eraldatzailearen eta herritarren behar finantzarioei erantzuten dien Koop57ko bazkide gara.
Energia ez omen da ez sortu ezta suntsitzen ere, baina Goienerrena garrantzitsua zaigu subirautza energetikorantz pausoak emateko eta bertako bazkide gara.
Hemen eta orain, ikus-entzunezko sektoreko emakumezko profesionalak ikus eta entzun daitezen, hauen ikusgarritasuna bultzatu, lan-harremanak eta aukerak sustatzeko zein genero arteko arrakala murrizteko helburua duen (H)emen elkarteko kideak gara.
Inperio galaktikoa zabaltzen doan garai hauetan, guk argi daukagu non dagoen esperantza berria. Sareko kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea helburu duen Olatukoopeko bazkide gara.