Axpi Usurbilen

Ainara Azpiazu, “Axpi” ilustratzaile, komikigile eta muralgilea gure ohiko kolaboratzaileen artean dago. Tilosetan egin zuen muralaren marrazte eta margotze prozesua bideo batean bildu genuen duela urte batzuk eta izugarri ongi pasatu genuen. Hori dela eta, Usurbileko Babarrunaren Biribilgunean beste mural bat egin behar zuela esan zigunean, ez genuen bi aldiz pentsatu.

Koloreak, andamioa, eguzkiaren kolpea eta askoz gehiago.

Axpi Tilosetan

Ainara Azpiazu Aduriz da Axpi ilustrazioa-ren atzean dagoen artista. Komiki, liburu, ilustrazio eta milaka formatu desberdinetan lan egiteaz gain, muralgintzan ere aritzen da maiz. Hernaniko Tilosetako frontoaren atzekaldean mural bat egiten aritu da udaberri euritsu honetan zehar. Hona hemen lan prozesu honen laburpen bideoa.