BATZEN

Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sareko errekurtso erresidentzialetan 500 pertsonatik gora daude. Zati handi bat emantzipazio prozesuan dauden 16-23 urte bitarteko gazteak dira.​ Gazte hauen errealitate eta beharrak anitzak bezain konplexuak dira eta erronka handietako bat euren laneratze prozesua izaten da.

Erronka honi aurre egiteko, eta aldi berean Gipuzkoako enpresen gaitasunak kontenplatuta, gazteen ibilbide formatiboak elkarrekin aztertu eta bi errealitateen beharretara moldatuko diren ibilbide soziolaboralak diseinatu dituzte Batzen ekimenean.

Harrera enpresa izateaz gain, ekimen honen bideoak egiteko aukera izan genuen pasa den urtean Zabalduz Kooperatibarentzat. Aurtengoan ere, elkarlanean jarraitu dugu Batzen esperientzia gehiago ezagutzera eman asmoz.

beste proiektu batzuk

ARNASETIK

Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu.

VEURE MÉS
KABIAN

Bi artista, egun bat, kantu bat.

VEURE MÉS
ZIKLÓ 2025

Festival Multidisciplinar de l’Euskal Etxea

VEURE MÉS
TRANSISLAB

Landa-eremuan gizarte-egoera ahulean daudenen bizi-kalitatea hobetzeko proiektua.

VEURE MÉS