BEAT EROAK

Beat Eroak Buruntzaldean egingo den rap tailerren eta herri arteko lehiaketaren proiektua da, 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua. Proiektuaren helburua gazteei ahotsa ematea da: esateko dutena raparen bidez adierazteko espazio bat sortzea, bakoitzak bere hitzekin, bere estiloarekin eta bere erritmoan. Ez da beharrezkoa rap egiten jakitea, ezta esperientzia izatea ere; probatzeko, sortzeko eta ikasteko gunea da.

Bi fasetan garatuko da. Otsailean zehar, hitzak, errimak eta mezua landuko dira; martxoan, berriz, rap kantua sortu eta herri arteko lehiaketa aktibatuko da. Herri bakoitzak bere abestia sortuko du, eta amaieran, entzuleen bozkaren bidez, irabazlea erabakiko da. Lehiaketako saria bideoklip profesional bat grabatzea izango da.

beste proiektu batzuk

LAB CAF 2022

LAB CAF sindikatuaren 2022ko kanpainarako bideo-sorta eta komiki meme bilduma.

VEURE MÉS
Herri bizitza Hernanin

Zer da herri bat bertako merkataritzarik gabe?

VEURE MÉS
LAB-CAF 2018

LAB CAF sindikatuaren 2018ko kanpainarako bideo-sorta.

VEURE MÉS