HARIAK ZINEMALDIA
Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldiaren laugarren ekitaldia ospatu dute Hernanin. Berriz ere, Kulturarteko Plaza Feminista zinema bihurtu dute bi astez. Hernaniko Udaleko Lankidetza sailak sustatzen du Hariak zinemaldia, giza eskubideen urraketak eta horien aurrean antolatzen, aurre egiten eta erresistitzen duten Euskal Herriko zein munduan barreneko protagonistei ahotsa emateko.










HARIAK 2024
Gure herrietan gertatzen denak lotura zuzena du mundu zabalean bizi diren prozesu eta gertakariekin. Hernaniko Udaleko Lankidetza Arloak urteak daramatza errealitate horien arteko harremanak landu eta hainbat egoerarekiko sentsibilizazioa sustatzen. “Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia” munduan zehar gertatzen diren giza eskubideen urraketak ikusarazteko sortu da, baina batez ere, urraketa horien aurrean antolatutako erresistentziei oihartzuna emateko. Erresistentzia horiek baitira istorio hauek guztiak elkarren artean lotzen dituzten “hariak”.










HARIAK 2023
HARIAK, erresistentzia istorioen zinemaldiaren bigarren edizioa antolatu du Hernaniko Udalak. Azaroaren 2tik 12ra izango da, Kulturarteko Plaza Feministan. Iazko moduan, emanaldi bakoitzaren ondoren filmaren egileekin edota gaian adituekin solasaldiak izango dira, errealitate bakoitza hobeto ezagutzeko eta hausnarketarako bideak irekitzeko.
Aurtengo Hariak erresistentzia istorioen zinemaldian sei film luze eta lau labur emango dira.Bertako eta Euskal Herritik kanpoko erresistentzia istorioak izango dira: Armenia, Argentina, Kolonbia, Espainia, Kenya, Txile…
Armeniako herriak garrantzia berezia izango du Hariaken edizio honetan, izan ere, azaroan zehar Kulturarteko Plaza Feministan Araks Sahakyan artista armeniarraren erakusketa ere egongo baita ikusgai.










