(H)ilbeltza 2023

"Hilketa, arte ederretako bat bezala" Thomas de Quincey idazlearen saiakera liburua. Hori da gure (Bira Produkzioakeko kideon) mesanotxeko liburu nagusia, are gehiago udazkenean zehar.

Eta urteroko galdera: nola hilko dugu aurten? Probatuak ditugu, tiroak, pozoiak, itoketa, bonbak,... Eta aurten zer? Nola erailko dugu?

Bada, Hitchcock-en Psycho (Psikosis) eta Notorious (Encadenados) eta Billy Willder-en Double Indemnity (Perdicion) filmeetara jo dugu erantzun bila eta bertatik ikasi dugu krimen asko autoan gertatzen direla.

Urtero bezala, txuribeltzera jo dugu bideoa egiterako orduan, gauzak ez baitira inoiz uste bezalakoak eta guztiak izaten baitu bere argiluna.
Aurten gainera formatua aldatu nahi izan dugu eta miniserie edo pilula moduan egin dugu spota, jakin mina pizteko eta istorioan zer demontre gertatzen den jakin nahi izateko.

Eta zer gertatzen da? Zerk batzen ditu 3 bideoak? Bada
(H)ilbeltza
k. Krimen guztiak bertan argitzen baitira, Euskal Nobela Beltzaren astean, Baztanen.

 

altres projectes

Erlojupekoa

Geuretik Sortuak bekari esker ekoiztutako film laburra.

VEURE MÉS
BELDUR BARIK

Zabaldu zure beldur barik jarrera!

VEURE MÉS
Orereta Ikastola

Orereta Ikastolako 2019ko matrikulazio kanpainarako egin genuen bideo promozionala.

VEURE MÉS
Bizilagunak

Bizilagunak ekimenean parte hartzeko gonbita.

VEURE MÉS