HITZEN LIHOA

Hirugarren urtez Hitzen lihoa kultur jaialdi oiartzuarraren spota egiteko aukera izan dugu. 2025eko ekitaldi honetan, intimitatea izan dute hizpide. Intimitatea pertsona baten pentsamenduen, sentimenduen eta sinesmenen multzoa dela esaten da defininioz, eta barnean hartzen dituela harreman eta bizipen afektibo hurbilekoenak. Definizio horretatik abiatuta, intimitatea ez da hasi eta bukatu norberarengan egiten: elkarrizketan ari da inguruarekin, eta, horregatik, badu dimentsio kolektibo bat ere.

Intimitateari dimentsio kolektibo, kultural eta politikoa eskaini nahi izan dio 2025eko VIII. Hitzen Lihoak eta, hainbat diziplinaren bidez, intimitatearen eraikuntzan inguruak zein paper betetzen duen gogoetatzeko eta esperimentatzeko plaza eskaini du.

HITZEN LIHOA 2024

Gure arimaren bilgarria omen da gorputza. Gure ideia, amets eta bizipenen oskol. Ezinbesteko makina, bizitzeko. Mila modutara irudikatu dugu historian zehar ikus-arteetan, baita gure imaginarioan ere literaturari esker. Gorputzak izan dira, besteak beste: musa, bazterketarako aitzakia, mugimenduekin adierazteko panpina, edo museoetan sartzeko berme (biluzik, noski).

Gorputza ulertzeko modu asko daude, eta, era berean, bere esanahia aldakorra da begiratzen dugun prismaren arabera. (…) Gorputzei buruz pentsatzen dugunak nola eragiten du gure kulturan? Eragiten al du gorputzei buruz idazteko edo irudikatzeko dugun moduak? Laguntzen digute gorputzek gure errealitatea ulertzen? Gauzei begiratzeko dugun modua aldatzen dugunean, begiratzen ditugun gauzak aldatu egiten dira.

HITZEN LIHOA 2023

Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 8tik 12ra bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. Seigarren edizio honetan, beraz, utopiaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte.

Aurtengoa seigarren edizioa du Hitzen Lihoak. Literatura, antzerkia, musika, bertsoa eta arte plastikoak ardatz hartuta, kulturari beste plaza bat ematea du helburu: “lehendik sortutakoei begiratzeko eta berriak sortzeko, Euskal Herriko eta herriko artistei lekua egiteko eta haur, gazte, heldu zein adinekoak kulturara hurbilarazteko”.