JAZPANA! FEST2018

Jazpana, Beasainen ospatzen zen musika jaialdia da. Bertan, bi egunetan zehar Euskal Herriko zein nazioarteko hamaika musikariz gozatzeko aukera izaten genuen. 2018koa hamargarrena, eta bideo hauek egiten ari ginenean ez bagenekien ere, azkena izan zen.

Azken ekitaldi honek, hamarkada batean zehar sortutako jazpanazale guztiak agurtzeko balio izan zuen, eta oso pozik gaude, ekitaldi berezi haren iragarki ofiziala eta bideo-laburpena egiteko aukera izan genuelako.

Gora JAZPANA betiko!

JAZPANA! FEST 2017

Bira Produkzioak 2017an sortu zen eta urte hartako JAZPANA! Fest musika jaialdi beasaindarra gure kooperatibaren lehen lanetako bat izan zen.

Urte hartan, ekitaldi osoaren laburpena egitaz gain, artista ezberdinen kantu bana grabatu genuen zuzeneko bideoklip moduko bat sortu hala izateko.

Gutxi batzuekin egiteko asmoarekin hasi baginen ere, jarraian ikusi ditzakezuen guztiak egiten amaitu genuen. On egin!