LAB-CAF 2018

2018 urteko urri-azaro bitartean, LAB-CAF Sail Sindikalarekin elkarlanean aritu ginen, bertako langileen zailtasun, borroka eta etorkizuneko erronken inguruko solasaldi sorta bat eginez, “CAF solasaldiak” izenpean.

Horrekin batera, hauteskundeetarako spot-a nagusia ere sortu genuen.

LAB- CAF 2022

Lau urte beranduago ere, LAB CAFekom kideek Bira aukeratu zuten beste behin hauteskunde sindikaletan bidelagun izateko.

Oso garbi zituzten hurrengo urteetan landu nahi zituzten gaiak, eta gauzak horrela, tematika bakoitzarekin lotutako bideo bana sortu genuen 2022ko kanpainari begira.

Oraingoan gainera, komikiz osatutako meme moduko batzuk ere sortu genituen langileen artean zabaltzeko.