
LANDSCAPE TOGETHER
LANDSCAPE TOGETHER
Landscape Together kultura- eta hezkuntza-lankidetzarako europar proiektu aitzindaria da, eta artea eta kultura hartzen ditu katalizatzaile gisa, lurraldean aldaketa positiboak sortzeko eta gizarte- eta ingurumen-gaiei sormenezko irtenbideak bilatzeko.
2024an, Chillida Leku museoan eta Portugalen (Idanha-a-Nova, Oleiros, Pedróão Grande, Proença-a-Nova eta Sertàn) egindako ekintzak artistikoak ikus-entzunezko lan honetan jaso zituen Beñat Iturriozek. 2026ko urtarrila-apirila bitartean Chillida Lekun antolaturiko «Bitertakaritza partekatuak» erakusketaren parte izan da ikus-entzunezko pieza hau, Nagore Legarretaren argazkiekin batera.
Chillida Lekuk horrela definitu du: «Nagore eta Beñaten lanak erregistro dokumentala gainditzen du bere sentsibilitate artistikoari esker. Argazkiak talde lanaren energia, intentsitatea eta giza dimentsioa erakusten dituen bitartean, ikusentzunezkoak esperientzia definitzen duten erritmoak, keinuak eta atmosferak jasotzen ditu, bizitakoa interpretatu, anplifikatu eta denboran zehar luzatzen duen kontakizun bisual eta poetikoa eraikiz «.