Usopop #10

10 urte betetzen zituen egunean esan digu agur
Usopop
saratar jaialdi ederrak. Txikitik hasi eta Euskal Herri mailako erreferente izatera iritsi den jaialdi artisau honek goi mailako kartel batekin itxi du bere ibilbidea. Ohore eta plazer hutsa izan da guretzat gure herriaren historiara igaroko den jaialdi honen azken ekitaldian parte hartzea.

Eguraldia ez genuen lagun izan eta une batzuetan tragedia greko itxura ere hartu zuen asteburuak, baina horrek, azken Usopop honek Lizarrietara gerturatu ginen guztiok zerbait handiaren parte izaten ari ginela sentitzera eraman gintuen. Hori guztia islatzen saiatu ginen jaialdiaren laburpen bideoan eta horretarako, igandean kontzertu zoragarri zein busti bat eskaini ziguten
Lankum
irlandarren "Cold Old Fire" kantua erabili dugu.

Horretaz gain,
Joseba Irazoki eta Lagunak
bandaren zuzeneko "Zu al zara?" kantuaren bideoklipa ere burutu genuen. Kantu eder honek ematen dio izena artista beratarraren azken lanari.

altres projectes

AMORANTE ft. ØDEI – EZ DIRA

Amoranteren «Harri Herri Har» diskoko «Ez dira» kantuaren bideoklipa.

VEURE MÉS
EUSKAL AZOKA

Liburuak, diskoak eta sormena Hondarribian.

VEURE MÉS
AMORANTE – PARISERA JOAN NINTZEN

Musikari, gurdi eta astoz.

VEURE MÉS