Tapuntuko lagunek 5 urte bete dituzte eta urtemuga garrantzitsu hori ospatzeko animazio txiki bat eskatu ziguten.
Arrailak
2017an India hegoaldeko neskato batek bere buruaz beste egin zuen eskolako irakasle batek ikasgela uzteko eskatu ostean. Irakaslearen arrazoia neskatoaren jantzietako hileko odol orbanak izan ziren.
Emakumeok bai baitugu ilargiaren esanetara odolez bete eta husten den arrail edo pitzadura bat gure baitan. Odol hau lotsaren eramale da oraindik ere: Kenian, hamar nerabetatik batek eskolara joateari uzten dio hilekoa etortzerakoan, zapiak erosteko mediorik ez eta orbanen lotsa ekiditeko.
Hain urrun joan beharrik gabe, gure arbasoek, baita guk ere, badugu lotsa horren berri. Arrailak (KRAK, 2021) emakumeon zikloaren edertasunari eskainiriko kanta da. Maite Larburuk bere amonari hilekoa nola etorri zitzaion kontatzen du, hari entzunda bezala.
Orain, abesti hau bideoklip animatu bihurtu da Ainara Azpiazu “Axpi” marrazkilari, Oskarbi Sein (Bira Produkzioak) animatzaile eta Hernaniko Udalaren Sorkuntza bekari esker.
Hilekorik gabe ez ginateke izango: ez emakume, ez gizon, ez gizarte. Lotsarik ez!
beste lan batzuk
Ederfil-Becker kooperatiban langileen parte hartzea bultzatzeko ekimenaren animazio bidezko azalpen bideoa.
Ekintzailearen bidean topatu daitezekeen arazoen artean, lokal bat alokatu behar izatea da ohikoenetakoa.
Ordiziako Starblues taldearen «Zure jabe» abestiaren bideoklipa egiteko aukera izan dugu.