Bañolet

Bañolet filma Garaziko eskualdeko biztanleekin garatu den euskarazko pelikula proiektu parte-hartzaile bat da. Maia Iribarne eta Paxka Irigoyenek zuzenduriko filma da eta bertan argazki zuzendari eta kameralari lanetan parte hartzeko aukera izan genuen.

Filma Eiheralarreko herrian grabatu zen 2021eko udan, eta kasu honetan aktore taldeak ezaugarri berezi bat zeukan: ez ziren profesionalak, herriko biztanleak baizik. Pelikulak existitzen ez den herri bat aurkezten digu, non testuinguru geopolitiko berezi batean eraiki den, populu zapalduek berriki birjabetu baitute lurraldea.

Pelikulak haurtzaroko begirada hartzen du oinarri gisa eta bere kodeak erabiltzen ditu, erreferentetzat garai horretako gogoetak eta jokoak hartuz.

Zuzendaritza, gidoia eta edizioa: Maia Iribarne Olhagarai eta Paxkal Irigoyen Etxeberri

Musika: Bloñ

Zuzeneko soinua: Allande Etxeberri

Argazki zuzendaria: Beñat Iturrioz

Ekoizpena: Xofaldia Produkzioak eta Kanaldude

Izenburu originala: Bañolet

Generoa: Errealismo magikoa

Iraupena: 52min

Grabazio formatua: HD

Jatorrizko hizkuntza: Euskara

Urtea: 2023

beste lan batzuk

Bekaduna

Ideia zoro asko izaten ditugu, eta askok, ez dute lekurik topatzen. Eskerrak UEU existitzen den.

MÁS INFORMACIÓN
(H)ilbeltza 2023

Krimen guztiak bertan argitzen dira, Euskal Nobela Beltzaren astean, Baztanen.

MÁS INFORMACIÓN
Zikilimarro

Jupiter Jon eta Amaren Alabak taldeek elkarrekin landutako singlearen bieoklipa.

MÁS INFORMACIÓN