Sustraietatik eraldatuz

Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen duen dokumentala da Sustraietatik Eraldatuz. Parean Elkartearekin elkarlanean, eta Leire Egañak zuzendutako dokumental honetan, liburutegietan haurren esku dauden liburuak aztertzeko burutu diren zenbait ikerketen berri izango dugu.

Horretarako, beste batzuen artean, gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlea, Ainara Azpiazu ilustratzailea, Kalandraka Pamielako Carmen Elvira edota Garoa liburu dendako kideak izango ditugu gaiaz hizketan.

Dokumentala bere bidea egiten dabil Euskal Herriko lurretan zehar, eta zure herri edo auzora ere eraman ahako zenuke nahi izanez gero. Hala balitz, jarri harremanetan Parean Elkartearekin.

Izenburua: Sustraietatik eraldatzen, berdina errotuz

Generoa: dokumentala

Iraupen: 35’

Formatua: HD

Soinua: stereo

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2023

beste lan batzuk

Ikerl(h)ari Aitzindariak

Euskal ikerlari aitzindariei aitortza egiteko UEUk sortutako espazioa.

GEHIAGO IKUSI
Azken Dantza Maisua

Tradizioa, berdintasuna, kirola edo maskulinitate berrien agerpena uztartzen dituen dokumentala.

GEHIAGO IKUSI