Enarak

Enarak, disziplina anitzeko proiektu zinematografiko bat da, dokumental bat izateaz gain, ikerketa bat, kontzertu bat, erakusketa bat eta disko bat barnebiltzen dituena.

ENARAK FILMA

1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek «Enarak» taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betirako.

50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz.

Zuzendaritza, edizioa, argazkia eta ekoizpena: Beñat Iturrioz

Gidoia: Beñat Iturrioz, Eñaut Tolosa

Edizio laguntzailea: Maria Elorza

Zuzeneko soinua: Oskarbi Sein, Leire Egaña

Ekoizpen laguntzaileak: Jaione Irazu, Mikel Alvarez

Kolorea: Nagore Eceiza

Soinu Postprodukzioa eta nahasketak: Iñigo Etxarri

Off ahotsaren idazketan laguntza: Maria Elorza

Off ahots grabazioa: Iñigo Etxarri

Kartela eta diseinu grafikoa: Oskarbi Sein

Jatorrizko musika: Joseba Irazoki, Beñat Iturrioz

Soinu banda: Enarak, Amorante, Rüdiger, Liher.

Juanjo Iturrioz

Jose Iñurrita

Antton Lopez/Abu Hureira

Jesus Calvete, Patxi Maritxalar

Montse Maritxalar

Jaime Stinus.

Izenburua: Enarak

Generoa: Dokumentala

Iraupena: 73´

Formatua: HD

Soinua: 5.1

Hizkuntza: Euskara-Gaztelera

Urtea: 2024

ENARAK KONTZERTUA eta DISKOA

Enarak taldeak 1969an, hiru abestiz osaturiko disko bat grabatu zuten eta, ondorengo lau urteetan zehar, ehundaka kantaldi eskeini zituzten Euskal Herrian zehar. Taldearen azken emanaldia Larraitzen izan zen, Txindoki mendiaren magalean, 1971ko urriaren 31n.

Bira Produkzioak kooperatibako kideok, kontzertu bat antolatu genuen 2023ko Maiatzaren 21ean, berriz ere Larraitzen. Bertan, Amorante, Rüdiger eta Liher taldeek Enarak-en hiru abestien bertsioak jo zituzten.

Disko hau ez da disko soil  bat, ezta kontzertu arrunt bat ere. Exorzismo bat da, Enarak berpizteko erritual bat, pieza historiko berreskuratu bat edota taldearen arima kapsulatzen duen memoria kutxa bat.

ENARAK ERAKUSKETA

Proiektuaren sortze bidean hainbat artxibategi bisitatuz, material eta eduki desberdinak biltzen joan gara. Taldeko kide izan zirenen material pertsonaletatik lorturiko argazkiak, Lazkaoko Benediktarren Artxibotik lorturiko argazki eta dokumentu historikoak, Koldo Mitxelena Kulturuneko hemeroteka sailean topaturiko 60. hamarkadako aldizkarietako artikuluak,…

Material guzti hauek erakusketa txiki eta mugikor hontan bildu ditugu,