ARNASETIK

Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu. ARNASETIK! lehiaketa bat da, baina hori baino askoz gehiago da… lagunekin, ikaskideekin edo zure kabuz sortzeko aukera da, esperientziak dira eta ikasteko parada da…

Arnasetik bideosormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra).

ARNASETIK 2025

Atzo eta gaur

Euskara oso aberatsa da, hainbat euskalki daude eta askotariko esamoldeak. Baina denborarekin eta belaunaldien artean, esamolde batzuk galdu egiten dira. Zuen gurasoek eta aitona-amonek herrian esaten zituzten esamoldeak bilatu eta gaur egungo baliokideak aurkitu edo asmatu. 

Herrimina

Zuen herria utzi behar duzue (ikasketak kanpoan egingo dituzuelako, herriz
aldatuko zaretelako…). Azaldu formatu librean (bertso, abesti…): zer da gehien faltan botako duzuena? Eta zer egingo duzue euskaraz bizitzen jarraitzeko?

Castinga

Arnasgune batean sartzeko casting batera aurkeztuko zarete. Ia dena euskaraz egin daitekeen herri batean bizitzeko arrazoi nagusiak azaldu. Zergatik aukeratu behar zaituztegu?

ARNASETIK 2024

Txokorako bidea

Seguru gaude zuen herrian mila txoko berezi eta kuttun daudela. Aukeratu bat edo batzuk eta kontatu zerk egiten dituen berezi, norekin eta noiz joaten zareten.

Bosteko katea

Beste norbaiten larruan jartzeko aukera izango bazenute, zuen herriko nor izan nahiko zenukete eta zergatik? Galdera honi erantzunez osatu bosteko katea.

Prestatu nirekin

Urte guztia noiz iritsiko zain egoten zareten egun handi hori zein da? herriko jaia, inauteriak, azoka bereziaren eguna… Erakutsi zerk egiten duen berezi, nola prestatzen zareten…