A*

Astigarragako Udalak “Nahi dugun Astigarragarantz” herri gogoetak jarri zituen martxan 2023-2028 agintaldirako. Bertan, gai ezberdinekin lotutako parte-hartze prozesuak abiatu dituzte. Hala nola, euskara, irisgarritasuna, berdintasuna, toki-garapena edota zaintza.

Hauetako batzuen bideo-materialak ekoizteko aukera izan dugu.

Astigarragako Udalak, Astigarragarantz ekimenaren barnean antolatutako A* Gazteak eta A* Elkargunea +55 partehartze prozesuetarako bideo-sorta egiteko proposamena luzatu zigun. Emaitza, deialdia egiteko bideo bat, eta parte-hartze prozesutik ateratako ondorioak laburbiltzen dituen beste bi bideo izan dira.

Urte bete beranduago, eta partehartze ziklo berarekin jarraituz, herri-zaintzaren inguruko hausnarketa proposatu zuen Udalak. Oraingo honetan ere, bideoak gure ardura izan ziren.

Prozesuaren aurkezpen zein deialdiaz gain, topaketa ezberdinen jarraipenaz ere arduratu ginen.

beste proiektu batzuk

HERRI BIZITZA HERNANIN

Zer da herri bat bertako merkataritzarik gabe?

GEHIAGO IKUSI
TXAKUR BATEN JABEA ZARA?

Txakur baten jabea bazara izan beharreko joabideen dekalogoa.

GEHIAGO IKUSI