Gero eta gizarte isolatuagoa eta bakartiagoa eraiki dugu. Horregatik gaur erronka kolektiboa dugu mahai gainean. ¿Nola elkar zaintzen dugu ? Galdera honi erantzuna emateko sortu da AuzoEKIN Hondarribian.
AuzoEKIN ekimenak harremanetan eragin nahi du eta helburu nagusia nahi ez den bakardadea prebenitu eta landuko duen zaintza komunitarioen eredu bat bultzatzea izan da, bereziki adineko pertsonen beharrak kontuan izanda.
Ekimena 3 faseko prozesu baten bitarte burutu da: tokiko errealitatearen diagnostikoa, aktibazio komunitarioa eta esku-hartze sozioedukatiboa/akonpainamendua. Eta honetarako, sare publiko-komunitario baten bidez, Gizarte Zerbitzuen, tokiko eragileen eta boluntarioen (Auzozain) laguntzarekin burutzen diren ekintza errazez garatzen da ekimena, hala nola bisitak, ibilaldiak edo kafea hartzea, pertsonak beren ingurunearekin konektatzeko.
Honela, herritik sortu den eta herrirako den zaintza komunitarioko proiektua da AuzoEKIN.
