Bañolet

Bañolet filma Garaziko eskualdeko biztanleekin garatu den euskarazko pelikula proiektu parte-hartzaile bat da. Maia Iribarne eta Paxka Irigoyenek zuzenduriko eta Xofaldia Prod-ek ekoiztutako filma da, eta bertan, argazki zuzendari eta kameralari lanetan parte hartzeko aukera izan genuen.

Filma Eiheralarreko herrian grabatu zen 2021eko udan, eta kasu honetan aktore taldeak ezaugarri berezi bat zeukan: ez ziren profesionalak, herriko biztanleak baizik. Pelikulak existitzen ez den herri bat aurkezten digu, non testuinguru geopolitiko berezi batean eraiki den, populu zapalduek berriki birjabetu baitute lurraldea.

Pelikulak haurtzaroko begirada hartzen du oinarri gisa eta bere kodeak erabiltzen ditu, erreferentetzat garai horretako gogoetak eta jokoak hartuz.

Zuzendaritza, gidoia eta edizioa: Maia Iribarne Olhagarai eta Paxkal Irigoyen Etxeberri

Musika: Bloñ

Zuzeneko soinua: Allande Etxeberri

Argazki zuzendaria: Beñat Iturrioz

Ekoizpena: Xofaldia Produkzioak eta Kanaldude

Izenburu originala: Bañolet

Generoa: Errealismo magikoa

Iraupena: 52min

Grabazio formatua: HD

Jatorrizko hizkuntza: Euskara

Urtea: 2023

beste lan batzuk

Erlojupekoa

Geuretik Sortuak bekari esker ekoiztutako film laburra.

GEHIAGO IKUSI
(H)Ilbeltza 2024

(H)Ilbeltzaren X. ekitaldia ere, Baztanen eginen da.

GEHIAGO IKUSI
Europa

Ekain irigoienek zuzendu eta argazki zuzendari Leire Egaña duen film laburra.

GEHIAGO IKUSI
Gau Beltza (Dokumentala)

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian.

GEHIAGO IKUSI