BIHAR KONGRESUA

2026ko irailaren 23tik 26ra, Euskal Herriak etxea emango dio Biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituen Nazioarteko Kongresuari. Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua leloa daraman kongresuak helburu du munduko hizkuntza komunitate ezberdinak biltzea, biziberritze-diskurtsoen inguruan gogoeta egin eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta modu eraldatzailean kokatzeko.

Beraz, lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Eta, aurreko bi faseetan (diagnostikoan eta sozializazioan) bildutako irakaspen, diskurtso eta esperientziak erdigunera ekarriko dira, egitarau oparo baten bidez, hitzaldi, mahai-inguru, tailer eta eskaintza artistiko-kulturalak uztartuz.

beste proiektu batzuk

GUZTION ASTIGARRAGA

Laguntzak ekintzailetzara bidean.

GEHIAGO IKUSI
GAZTE KONTSEILUA

Hernaniko Gazte Kontseiluan parte hartzeko deialdia.

GEHIAGO IKUSI
BEAT EROAK

Probatzeko, sortzeko eta ikasteko gunea.

GEHIAGO IKUSI