
BETERRI SARETUZ
BETERRI SARETUZ
Beterri-Buruntza eskualdean 2019-2020 ikasturtetik ari gara lanean hainbat enpresa eta eragile, ekonomia sozial eta eraldatzailearen bueltan, sare eta nodo eraginkor bat sortzeko helburuz. Epe luzerako ikasketa prozesu bat zen, eta estrategia horretan, lehen proiektuari ekin genion lehen ekitaldi hartan: partaidetza oinarri duten enpresen ekosistema sortzea. Beterri saretuz deitu genion programari, eta aurrera eramateko Gipuzkoako Aldundiaren eta Beterri-Buruntza Udalen laguntza izan dugu.
Sarearen jarraipena egiteaz gain, lan-saio zein formakuntza saioen bideo-laburpenak egin ditugu urte hauetan zehar, baina baita, elkarrizketa edota bideo-azalpen grafikoak ere.
Beterri Saretuz ekimenaren jarraipenaren barnean, hainbat bideo mota ekoiztu ditugu. Beste batzuen artea, urteroko ekimenen laburpenak osatu izan ditugu.
Antolatutako topaketen artean, bereziki pozik gaude Beterri Saretuz ekimenak Harago Kooperatibarekin elkarlanean antolatu zuen Emkumeen Foroarekin.
Nola ez, Beterri Saretuz ekimenak antolatutako topaketen bideo-jarraipena ere egin izan dugu. Hala nola, esperientzia partekatzeak edota formazio saioak.
Urteetako lanketaren ostean, 2022an egin zen ofizialki Beterri Saretuz Kooperatiba Sarearen aurkezpena, eta hau ere, grabatu genuen laburpen bat egin asmoz.



