BIZIOLA

Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.

Helburu horrekin egin genuen Biziolarekin bat eta sarearen kooperatiba sortzaileetako bat gara. Bidean, komunikazio eta bideo zerbitzuak eskaini izan dizkiogu ekimenari.

TRANTSIZIO EKOSOZIALA

Biziolak landutako lerroen artean, garrantzia nabarmena izan du trantsizio ekosozialarenak. Ekimen honetako fase guztietan izan ginen hausnarketa prozesuaren jarraipen zabala egiteko asmoz.

BATZAR NAGUSIAK

Bidean, hainbat topaketa, formazio zein lan-saiotan ere izan gara Biziolan. Tartean, batzar nagusien jarraipena ere egin dugu urtez urte hemen duzuena bezalako bideo-laburpenekin.

ADIERAZLE SISTEMA

Trantsizio ekosozialaren hausnarketa prozesuak fruitu ugari eman zituen. Guztien artean, azpimarragarriena animazio baten bidez azaltzeko aukera iuzan genuen sistema adierazlea izan zen.

HEZKUNTZA ELIKATZEN

Biziola eta Landarlan Elkarteak martxan jarritako, eta “Naturan hezten” ekimenaren, “Hezkuntza elikatzen” atalaren webgunea aurkezten zuen bideoaz ere arduratu ginen 2026an.

beste proiektu batzuk

EÑAUT ELORRIETA – INESA GAXEN

Nork oroitzen du Inesa Gaxen?

GEHIAGO IKUSI
BIBLIOPORRAK

Indarrak batuz urrunago iristen gara.

GEHIAGO IKUSI
COMMON LANDS NETWORK

Lur Komunalen Europa, Ipar Afrika eta Ekialde Ertaineko sarea.

GEHIAGO IKUSI