BIDEGURUTZEAN
Eñautek rockero izan nahi zuenez, Birak horretarako aukera eman zion. Galder, Amaia, Ane, Odei, Aitor, Iban, Leire eta Dani izan dira bere banda. Bidegurutzeetan hamaika talderekin egin dute topo. Bera, marakak jotzen dituena da.
Musika eta euskal musikariak izango ditu ardatz Bidegurutzean saioak eta Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu. Hala, musikari zein talde ezberdinak hurbilagotik ezagutuko ditugu, bidegurutzean kokatutako kabina baten barruan, Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta. Kondaira horren arabera, Johnsonek bidegurutze batean egin zuen topo deabruarekin, eta musikarako dohainen truke arima saldu zion hari. Programaren atal bakoitzean hiru gonbidatu egongo dira (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan eta kantu propio bat grabatuko du bertan. Azkenik, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin FOKUk EITBrentzat ekoiztutako saio honetan.

