Emakumeon Plaza

Astigarragako Emakumeon Plaza diseinatzerako garaian emakumeekin lotutako mural baten beharra ikusi zuten. Mural hori osatzerako garaian garrantzizkotzat jo zuten herriko emakumeak inplikatzea, eta bide horretan murala osatzeko ardura Nagore Legarreta argazkilari eta sortzaileari eman zitzaion. Astigarragako Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean, argazki saioak antolatu ziren udaberrian zehar herriko emakumeentzat.

Guztira 200 emakumek eman zuten izena hasieran. Alabaina, Covid-aren ondorioz, saioak eten behar izan ziren. Ondoren, maiatza aldera, berriz ere ekin zitzaien saioei. Azkenean, guztira 140 emakumek hartu zuten parte argazki saioetan.

beste lan batzuk

TORREKUA

Torrekua, teknologia librearen eta ekonomia sozial eraldatzailearen gotorlekua izango da hemendik aurrera.

GEHIAGO IKUSI
Jazpana 2018 (Laburpena)

Hamargarren Jazpana! Fest Jaialdiaren laburpena.

GEHIAGO IKUSI
Hitz Andana 2021

Aurtengoan ere Hernaniko Liburutegia eta Hernaniko Udalak antolatutako Hitz Andana jaialdiaz gozatu ahal izan dugu.

GEHIAGO IKUSI
Gaztezulo 200 festa

Joan den Azaroak 25ean, Gaztezuloren 200 alea ospatzeko, festa bat antolatu zuten Gaztezulotarrek, Bilboko Kafe Antzokian.

GEHIAGO IKUSI