
ENARAK
ENARAK
1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek “Enarak” taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betirako.
50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz.
MARTXOA
13 BALIARRAIN
27 AGINA Eliza zaharra
APIRILA
10 SENPERE
16 DONOSTIA Marruma elkartea
21 BEASAIN Usurbe antzokia
MAIATZA
8 ELIZONDO Arizkunenea
14 BARTZELONA Euskal Etxea

Zuzendaritza, edizioa, argazkia eta ekoizpena: Beñat Iturrioz
Gidoia: Beñat Iturrioz, Eñaut Tolosa
Edizio laguntzailea: Maria Elorza
Zuzeneko soinua: Oskarbi Sein, Leire Egaña
Ekoizpen laguntzaileak: Jaione Irazu, Mikel Alvarez
Kolorea: Nagore Eceiza
Soinu Postprodukzioa eta nahasketak: Iñigo Etxarri
Off ahotsaren idazketan laguntza: Maria Elorza
Off ahots grabazioa: Iñigo Etxarri
Kartela eta diseinu grafikoa: Oskarbi Sein
Jatorrizko musika: Joseba Irazoki, Beñat Iturrioz
Soinu banda: Enarak, Amorante, Rüdiger, Liher.
Juanjo Iturrioz
Jose Iñurrita
Antton Lopez/Abu Hureira
Jesus Calvete, Patxi Maritxalar
Montse Maritxalar
Jaime Stinus.
Izenburua: Enarak
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 73´
Formatua: HD
Soinua: 5.1
Hizkuntza: Euskara-Gaztelera
Urtea: 2024
Enarak kontzertua eta diskoa
Enarak taldeak 1969an, hiru abestiz osaturiko disko bat grabatu zuten eta, ondorengo lau urteetan zehar, ehundaka kantaldi eskeini zituzten Euskal Herrian zehar. Taldearen azken emanaldia Larraitzen izan zen, Txindoki mendiaren magalean, 1971ko urriaren 31n.
Bira Produkzioak kooperatibako kideok, kontzertu bat antolatu genuen 2023ko Maiatzaren 21ean, berriz ere Larraitzen. Bertan, Amorante, Rüdiger eta Liher taldeek Enarak-en hiru abestien bertsioak jo zituzten.
Disko hau ez da disko soil bat, ezta kontzertu arrunt bat ere. Exorzismo bat da, Enarak berpizteko erritual bat, pieza historiko berreskuratu bat edota taldearen arima kapsulatzen duen memoria kutxa bat.


Enarak erakusketa
Taldea desagertu zenetik 50 urte pasa direnean, ENARAK izeneko filma aurkeztu dugu. Filma sortzeko ikerketa prozesuan zehar topatutako material, testu, argazki eta material anitzak bildu ditugu erakusketa honetan, Enarak taldea ezagutzen laguntzeaz gain, frankismo amaierako giro kontrakulturalean sakontzeko aukera ere eskeintzen duena.
Erakusketa elementuak
-30 argazki.
-Liburu 1.
-Binilo disko 1.
-Dokumentu, artxibo eta agiri historikoak.
-1967-1971 Hemeroteka.
-Azalpen testu laburrak.
Erakusketa neurriak
2×2 metroko kartoizko 2 panel. Edukiak 2 aldeetan.














Nola eragiten du haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan?