GAU BELTZA
Euskaltzaleen Topaguneak eskatuta, eta TaPunturekin elkarlanean, Gau Beltzaren diseinua garatu dugu. Gau Beltza berreskuratu nahian proiektu ausart honi heldu dio Topaguneak urriko azken gaua garai batean bezala ospatzen hasi gaitezen berriz ere. Lan etnografiko sakon batetik tiraka ohitura zaharrak berpiztu eta egunerokotasunez jantzi nahi izan dituzte. Beti ere, euskaraz, eta gaur egungo gizartean eragin eraldatzailea duten balioen inguruan eraikita.
GAU BELTZARAKO TAILERRAK
Gau Beltzak edukia sortzen jarraitu du urtez urte, eta lehen bideo-bilduma Gau Beltzarako materialak sortzeko tailerrak zian ziren. Hala nola, ipuin komntakizuna, kalabaza tailerra edota makillaje tailerra.
GAU BELTZAREN BALIOAK
Ekimenaren arrakasta ikusita, eta Gau Beltza Euskal Herriko herrietan zehar zabaldu zuten antolatzaileen eskariz, Gau Beltzaren izaera oinarritzen duten balioak irudikatzeko eskatu zitzaigun, zabalkundearen ondorioz, ohitura berreskuratuaren izaera galdu ez zedin.
