GEZKI
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra GEZKIk arduradun gisa kudeatzen duen gradu ondoko ikasketa programa da. UPV/EHUko Master ofiziala da. Masterraren sustapena UPV/EHUko honako beste organoen lankidetzan burutu zen: Hegoa Institutua, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila.
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren alorrean kokatzen diren ekimenek heziketa akademiko eta zientifiko sendoa duten profesionalen beharra dute. Kooperatiba, lan-sozietate, enpleguko zentro berezi zein gizarteratze enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren ezagutza teoriko nahiz profesionalak uztartzen dira master honen irakaskuntza eskaintzan.
2022/2023 ikasturterako matrikulazio kanpainarako pilula sorta egitea proposatu ziguten, eta gustora asko hartu genuen, Bira Produkzioaken balioekin bat egiten duen master honen zabalkundean gure alea jartzeko proposamena.
Ekonomia Sozial Eraldatzailea segidan eta trabatu gabe esaten ikasi nahi duzu? adi Maite, Ricard, Josu eta Lisethen hitzei.
beste lan batzuk
Tapuntuko lagunek 5 urte bete dituzte eta urtemuga garrantzitsu hori ospatzeko animazio txiki bat eskatu ziguten.