Hernani burujabe

Urte bete igaro da Hernani Burujabe ekimena martxan jarri zenetik. Helburu nagusia eskala lokaletik abiatuta lurralde burujabetza eraikitzeko trantsizio prozesu integral bat aktibatzea zen. Horretarako, bizitza, ekonomia eta politika zeharkatzen dituzten sektore desberdinetan burujabetza prozesuak jarri dira martxan. Baina zer da Hernani Burujabe? Zergatik orain eta hemen? Nola artikulatzen da? Zein erronka ditu?

Galdera hauei erantzuna emateko asmoz eta, urtebetean zehar prozesuaren gertuko jarraipena eginez, Hernani Burujabe proiektuaren argazki orokor bat ateratzen saiatu gara, Hiritik At kooperatibarekin elkarlanean sorturiko dokumental labur honetan.

Zuzendaritza, grabazioa eta edizioa: Bira Produkzioak

Gidoia eta ekoizpena: Hiritik At, Bira Produkzioak

Elkarrizketatuak: Axel Azpiolea Iradi, Itsaso Lekuona Legorburu, Andoni Egia Olaizola, Iker Eizagirre Zufiaurre, Oihana Aristegi Zabala, Elisa Peredo Quiroz.

Off Ahotsa: Karolina Sainz de Bikuña.

Izenburu originala: Hernani Burujabe, eraldaketarako pausoa.

Generoa: dokumentala

Iraupena: 25´

Grabazio formatua: HD

Soinua: Stereo

Jatorrizko hizkuntza: Euskara

Azpitituluak: Gaztelera

Urtea: 2022

Proiekzio formatua: digitala

Proportzioa: 1,78:1

beste lan batzuk

#etahalaezbazan?

Ipuin klasikoen inguruko hausnarketa genero ikuspegitik.

GEHIAGO IKUSI
Gau Beltza (Dokumentala)

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian.

GEHIAGO IKUSI
Ibaia ez da toki bat

Nola ikusten dugu ibaia eta nola ikusten gaitu hark gu? Nagore Legarretarekin elkarlanean burututako dokumentala.

GEHIAGO IKUSI