(H)ilbeltza 2023

“Hilketa, arte ederretako bat bezala” Thomas de Quincey idazlearen saiakera liburua. Hori da gure (Bira Produkzioakeko kideon) mesanotxeko liburu nagusia, are gehiago udazkenean zehar.

Eta urteroko galdera: nola hilko dugu aurten? Probatuak ditugu, tiroak, pozoiak, itoketa, bonbak,… Eta aurten zer? Nola erailko dugu?

Bada, Hitchcock-en Psycho (Psikosis) eta Notorious (Encadenados) eta Billy Willder-en Double Indemnity (Perdicion) filmeetara jo dugu erantzun bila eta bertatik ikasi dugu krimen asko autoan gertatzen direla.

Urtero bezala, txuribeltzera jo dugu bideoa egiterako orduan, gauzak ez baitira inoiz uste bezalakoak eta guztiak izaten baitu bere argiluna.
Aurten gainera formatua aldatu nahi izan dugu eta miniserie edo pilula moduan egin dugu spota, jakin mina pizteko eta istorioan zer demontre gertatzen den jakin nahi izateko.

Eta zer gertatzen da? Zerk batzen ditu 3 bideoak? Bada (H)ilbeltzak. Krimen guztiak bertan argitzen baitira, Euskal Nobela Beltzaren astean, Baztanen.

 

beste lan batzuk

UEU 50 (Etorkizuna)

Iragana ezagutu gabe ez da etorkizunik.

GEHIAGO IKUSI
LAB-CAF 2018

LAB CAF sindikatuaren 2018ko kanpainarako bideo-sorta.

GEHIAGO IKUSI
Jazpana Spot

Hamargarren Jazpana! Fest Jaialdia iragartzeko spota.

GEHIAGO IKUSI