IKERL(H)ARI AITZINDARIAK

Nondik gatozen jakiteko, eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta aitortzeko, ikertzaile aitzindarien testigantzak jaso nahi zituen UEUk bideo piluletan. Lehen bi aukeratuak Mari Luz Esteban antropologoa eta Joxe Ramon Etxebarria fisikaria izan ziren. 2024an ekin genion bigarren denboraldiari, eta denboraldi hartan, Lore Erriondo pedagogoaren eta Jesus Mari Txurruka biologoaren txanda izan zen.

2025ean, aldiz, ekoizpena bikoiztu eta lau pilula izan ziren. Pixkanaka, bilduma ederra osatzen goaz.