
KABIAN

KABIAN
Gaztearen Youtube kanalerako saio berriaz arduratu da Galder Izagirre musikari eta sortzailea. Bidegurutzean saioaren ostean, musika beste modu batera erakutsi eta sentitzeko asmoz, formatu berezi hau garatu eta gorpuztu du hondarribitarrak. Bide horretan, Bira Produkzioak izan du lagun grabaketa eta edizio lanetan.
Atal pilotuan, Zea Mays eta Rozalén artistak izan ziren protagonista. Aurerrago, beste hainbat saiotan ere hartu dugu parte grabaketa lanetan.
Zea Mays eta Rozalén artistak bat egin dute hemen “Ez naiz ni” kantua sortzeko. Hona hemen beraien sorkuntza prozesua.
Gaztea Kabianek bi artista elkartu ditu abesti baten sortze, konposatze eta interpretatze prozesua gauzatzeko. Gaurkoan, Jimena Amarillo, Hofe eta “Panpin bat bezala”.
Gaztea Kabianen hiru artista elkartu ditu abesti bat sortu eta konposatzeko. Gonbidatuak Bele taldeko Lide eta Iñigo, eta Sofía Gabanna izan dira. Sortu duten kantua “Banoa” izan da.
Hona hemen Gaztea Kabian-eko azken esperimentua! Süne, Antía Muiño eta Greta Ch’aska batu ditugu “Milaka Lore – Miles de Flores” kantua sortzeko.
Gaztea Kabian proiektuak hiru artista elkartu ditu abesti baten sortu eta konposatzeko. Eire Salegik eta Eire Maiak (Eire taldea) eta Maig-ek “Ez dakizunean” kantua sortu dute.



