KAISHOP! 2022

Beste urte batez gugan jarri dute konfiantza Barakaldo, Erandio, Getxo eta Txorierriko Mankomunitateak, Kaishop! kanpainarako sortu beharreko iragarkirako. Gainontzeko komunikazio lanez TaPuntu arduratu da aurreko urtean bezalaxe.

Erosi euskaraz, erosi herrian, ASKO BALIO DU!

KAISHOP! 2021

Getxo, Bizkaiko hainbat udalek (Gernika, Erandio, Basauri, Muskiz, Mungia, Etxebarria) eta Txorierriko Mankomunitateak, Kaishop! kanpaina sustatu du beste urte batez, herriko merkataritza bultzatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Alkarbide, Euskara Zerbitzuen bilgunearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. TaPuntu arduratu da kanpainaren komunikazioaz eta estrategia horren barnean kokatzen dira beraientzat sortu ditugun bideoak.

Behar duzun hori erosi euskaraz eta herrian! Kalitatezko harrera, kalitatezko hizkuntza eta kalitatezko produktua eskura dituzu.