MAIZPIDE

Maizpide Lazkaoko Barnetegiak 2020-2021 ikasturterako kanpaina berezi bat nahi zuen. Sareetan zuten helburua eta gurekin harremanetan jarri ziren. Elkarlan esperientzia zoragarri baten ondoren, hauxe izan da emaitza. Barnetegiaren iragarki orokor bat eta sei ikasle eta ikasle ohien esperientziak hizpide dituzten bost elkarrizketa bideo.

Alexek ia galdua zuen haurtzaroan ikasitako euskara guztia. Azken urteetan, bere nortasunean hutsune bat sentitu eta euskarari berriz heltzea erabaki zuen.

Esti eta Joxeanek Maizpiden ezagutu zuten elkar. Euskarak eraman zituen Lazkaora eta han bizi dira gaur egun. Oraindik gogoan dute barnetegian bizi izandako esperientzia aberasgarria.

Master batek Greziatik Euskal Herrira ekarri zuen Nektaria duela urte batzuk. Lehen egunetik euskararekin maitemindu eta hizkuntza hori ikasi behar zuela erabaki zuen.

Alberto Ortiz de Guinea arabarra da. Duela 27 urte izan zen Maizpiden lehen aldiz. Egun hartatik, euskara erabiltzeari utzi zion eta aurten itzuli da garai bateko maila berreskuratzera.

Karlos Arrasaten jaio zen eta 30 urte daramatza Lazkaon. Lagunek etengabe zuzentzen zuten euskaraz hitz egitean. Egun batean, erretiratzean euskarari helduko ziola erabaki zuen.

beste proiektu batzuk

Hitzen lihoa

Hamaika diziplina gai bakarraren bueltan.

GEHIAGO IKUSI
Arnasetik

Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu.

GEHIAGO IKUSI