
PEDAGOGIA INKLUSIBOA
PEDAGOGIA INKLUSIBOA
CONAPEI proiektuaren helburua transformazio sozioedukatiboko prozesuetan txertatzen diren narratiba pedagogikoak elkarrekin eraikitzea da, horrela, narratiba pedagogikoa funtsezko faktore gisa txertatzen duten eraldaketa sozioedukatiborako praktika inklusibo eta ekitatiboei buruzko ezagutza komunitarioan aurrera egiteko asmoz. Proiektu honetan, gizarte eta hezkuntza eraldaketako prozesuetan dauden hezkuntza formaleko ikastetxeekin elkarlanean, narratiba pedagogiko inklusiboen praktikak planifikatzea, abian jartzea eta komunitate-azterketa egitea proposatzen da, Ikerketa-Ekintza Parte-hartzailearen prozesuen bidez.
Alde batetik, ezagutzak bildu nahi dira, hezkuntzako prestakuntzan eta ikerketa inklusiboan printzipioak, funtsezko kontzeptuak eta praktikak berrikusi eta eguneratzeko. Aldi berean, eraldaketa-prozesuetan hainbat ikuspegi eta ahots txertatuko dituen narratiba pedagogiko inklusiboko eredu bat sortu nahi da, ezagutza pedagogikoaren eraikuntza kolektiboari lagunduz.



Euskaraz, doan eta modu irekian ezagutza partekatuz eta saretuz TaPuntu kooperatibak antolatuta jardunaldia.
