PIKUTARA DARWIN!

Behin gizon batek esan zuen indartsuenak soilik lortzen duela bizirautea, elkar lehiatuz, eta liburuetan idatzi zutenez, sinetsi egin genuen. Eta jakina, horrela gaude gaur egun. Baina bada alternatibarik.
Euskal Herriko hainbat kooperatiba ezagutuko ditugu podkast honetako bidaian zehar. Ekonomia Sozial Eraldatzailea ardatz, elkarlanean aritu, sarea sortu eta, bizitza erdigunean jartzen dutenak. Badakizue zer? Pikutara Darwin.
Lehen denboraldia
#1 alea
Lehen bidaia honetan, Lapurdin egingo dugu geldialdia. Bertan burutzen ari diren lana ezagutzeko, Hemen elkartearekin bilduko gara, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea zabaltzeko burutzen ari diren ekintzak zeintzuk diren gertutik ezagutuko ditugu. Bestalde, Etxalde Kooperatibaren lan jarduna ezagutuko dugu, Ipar Euskal Herrian etxebizitzen arazoari aurre egiteko asmoz sortutako ekimena. Azkenik, xisterak eta pilotak sortzeko lanean diharduen Eskutik Kooperatibarekin ere solastuko gara.

