Sustraietatik eraldatuz

Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen duen dokumentala da Sustraietatik Eraldatuz. Parean Elkartearekin elkarlanean, eta Leire Egañak zuzendutako dokumental honetan, liburutegietan haurren esku dauden liburuak aztertzeko burutu diren zenbait ikerketen berri izango dugu.

Horretarako, beste batzuen artean, gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlea, Ainara Azpiazu ilustratzailea, Kalandraka Pamielako Carmen Elvira edota Garoa liburu dendako kideak izango ditugu gaiaz hizketan.

Dokumentala bere bidea egiten dabil Euskal Herriko lurretan zehar, eta zure herri edo auzora ere eraman ahako zenuke nahi izanez gero. Hala balitz, jarri harremanetan Parean Elkartearekin.

beste lan batzuk

Axpi Ilustrazioa

Ainara Azpiazu Aduriz da Axpi ilustrazioa-ren atzean dagoen artista.

GEHIAGO IKUSI
Axpi Usurbilen

Koloreak, andamioa, eguzkiaren kolpea eta askoz gehiago.

GEHIAGO IKUSI
Ekosistema burujabeak

Piluaz pilula, egiteko modu ezberdinak lantzen dituzten ekosistemak ezagutzeko dokumentala.

GEHIAGO IKUSI
Gau Beltza (Dokumentala)

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian.

GEHIAGO IKUSI