TRANSISLAB

Usurbilgo Aginaga auzoan garatzen ari den TRANSISLAB proiektuaren esperientzia pilotua da hau. Zabalduz-ek bultzatuta, ekimenaren helburua da landa-eremuetako gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, baliabide sozial eta sanitarioak elkarrekin konektatuz.

Proiektuaren ardatza komunitate-harremanak sustatzeko eta gizarte-loturak sendotzeko plan pertsonalizatua egitea da. Horretarako, pertsona horiekin, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze bat egitea planteatzen da. Helburu hauek betetzeko asmoz, tokiko eragileekin batera talde eragile bat eratu da auzoan, adinekoen interesak, beharrak, gustuak eta ohiturak hobeto ezagutzeko eta zaintza-sare hurbilagoak eta iraunkorragoak sustatzeko.

beste proiektu batzuk