URMUGA

Urmuga, mendia eta musika uztartzen dituen kultur egitasmo eta jaialdi handi bat da.

Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen gailur bat dago, urak Kantauri itsasorantz eta Mediterraneorantz banatzen dituena. Lerro zoragarri eta zabal horrek, uren banalerroak, Urmuga du izena.

Gure imajinario kolektiboan, mugek banatu, bereizi, urrundu egiten dute, baina Urmuga ekimenak irudi hori ezabatu eta berri bat sortu nahi du. Horretarako, oso tresna sinpleak eta zaharrak dituzte: musika eta mendiarekiko maitasuna. Urmugak mendebaldetik ekialdera josten du Euskal Herria, iparraldetik hegoaldera.

Goitik behera, ibaiz ibai, zuhaitzez zuhaitz, joskera luzea osatzen du Urmugak, bai gure geografian, bai herri gisa dugun izaeran.

Aizpearrotik Ligi Athereira

Garrastatxutik Ereñora

Berastegitik Aizpearrora

beste proiektu batzuk

Hariak Zinemaldia

Erresistentzia istorioen zinemaldia.

GEHIAGO IKUSI
Pedagogia inklusiboa

Eraldaketa sozioedukatiboa, narratiba pedagogikoen bidez.

GEHIAGO IKUSI
EUSKAL AZOKA

Liburuak, diskoak eta sormena Hondarribian.

GEHIAGO IKUSI