Willis Drummond – Bigarren aukera

Taldearen zale izanda, Willis Drummond baionarren Zugzwang diskoan parte hartzea ohore zein plazerra izan da biratarrontzat. Are gehiago, taldearen ibilbidean mugarri izango dela iruditzen zaigun disko honetan.

Lehentasuna” lehen singlearen bideoklipa egin ondoren, bigarrenari heltzeko ordua iritsi zen eta hasieratik, oso garbi izan genuen, bai biratarrok eta baita Willis Drummondek ere, kantu aukeratua “Bigarren aukera” izan behar zela. Diskoko kanturik ezagunenetako bat bilakatzen ari zelako alde batetik, eta kantuak biltzen duen esanahiagatik, bestetik. Felix Buff, Willis Drummond taldeko baterijoleak idatzi zuen kantua bere aita zendu ondoren, eta halako gertaera batek biltzen duen gordintasun eta benetakotasuna batzen ditu.

Horretaz gain, Anari edo Joseba Irazoki bezalako artistak zuzentzeko aukera ere eskaini digu, kantu eder honetan, beraien alea ere jarri zutelako.

beste lan batzuk

Loinatz Abesbatza

Beasaingo Loinatz Abesbatzak kontzertu berezi batekin amaitu nahi izan zuen urtea.

GEHIAGO IKUSI
Bitartean – Denak ez ziren indiano

Kalean da Bitartean Folk taldearen “Kreole” lan berria.

GEHIAGO IKUSI
Amorante – Ama hil zaigu

Lehen aldiak bereziak dira, beti. Horregatik, Iban, edo Amorante, beti izango da berezia guretzat.

GEHIAGO IKUSI
Donosti Ereski Gregoriar Schola

Donosti Ereski Gregoriar Scholak disko berria grabatu dute Donostiako seminarioko elizan eta alde zaharreko San Vicente elizan.

GEHIAGO IKUSI