Eñaut Elorrietak, bere azken laneko “Inesa Gaxen” kantuari buelta bat eman nahi izan dio eta hitz-bideoa egiteko ohorea izan dugu.
Willis Drummond – Lehentasuna
Taldearen zale izanda, Willis Drummond baionarren Zugzwang diskoan parte hartzea ohore zein plazerra izan da Biratarrontzat. Are gehiago, taldearen ibilbidean mugarri izango dela iruditzen zaigun disko honetan.
Hasieratik oso garbi izan genuen ideia. Azken urteetan indie-rockaren barnean eman den joera bati jarraituz, happeningaren inguruan garatu nahi genuen bideoklipa. Taldea zerbaitetan jarri eta horren inguruan istorio bat kontatu hain zuzen ere. “Lehentasuna” kantua entzun, hitzak irakurri eta gure galbahetik pasatzean, taldea zulo bat egiten irudikatu genuen ia automatikoki. Gizartea, gu geu barne, egiten ari garen zuloa etorri zitzaigun burura. Gauzak okerrera doaz eta badirudi, Titanic-eko orkestraren moduan, itsasontzia urperatzen den bitartean kantuan eta dantzan jarraitzen dugula. Ideia horretatik tiraka eraiki genuen bideoklipa. Bi errealitate azaldu nahi genituen eta horretarako abiadura ezberdinekin jolastu dugu, une batean, dikotomia hori apurtzeako.
Hasieratik bere egin zuen taldeak guk botatako ideia eta izugarrizko inplikazioa izan dute prozesuan zehar. Egia esan, gozada hutsa da horrela lan egitea. Inplikazio hori gainera, azken emaitzak iradokitzen duen lagun-arteko giroan ere sumatzen da. Beskoitze eta Hazparne arteko zelai batean grabatu genuen egun bakar batean eta bertan ageri den jendea taldekideen lagun-minak dira. Esan liteke, familian grabatu genuela, gu ere, etxeko sentiarazi gintuzten eta.
Amaitzeko, aipatu, Zugzwang lan honen lehen singlearen bideoklipa oso garrantzitsua izan dela Bira Produkzioakentzat. Noizbatit egin nahi ditugun gauzen zerrenda bat dugu eta horietako bat zerrendatik kentzeko aukera eskaini digu lan honek. Rodaje batean eskabadora bat erabiltzea, hain zuzen ere. Beste bat, bideo batean helikoptero bat lehertzea da. Ea hurrengoan.
beste lan batzuk
Lokatza, pentsamendu feministan narrasean dabilen Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa eta Lorea Agirrerem podcasta.
Beasaingo Loinatz Abesbatzak kontzertu berezi batekin amaitu nahi izan zuen urtea.