LEGE OHARRA
Gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, uts.eus web gunearen titularra dela jakinarazten du Bira Koop. Elk. Txikia-k. Aipatu Legearen 10. artikuluak jasotzen duenari jarraikiz, honako datu hauen berri ematen du Bira Koop. Elk. Txikia-k: Web orri honen titularra Bira Koop. Elk. Txikia da, F715188789 IFZ duena eta Florida 28, Hernani, Gipuzkoa helbide soziala duena. Enpresaren harremanetarako posta elektronikoko helbidea info@biraprodukzioak.eus da.
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA
Bira Koop. Elk. Txikia-ren web gunean barrena nabigatzen, bertara sartzen eta erabiltzen duena erabiltzaile bilakatzen da eta, horrenbestez, Bira Koop. Elk. Txikia-ren orrietan nabigatzetik hasita, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu, kasuak kasu, legez halabeharrez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik egin gabe.
Bira Koop. Elk. Txikia-ren web orriek informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen dituzte. Erabiltzaileak web gunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Aipatu erantzukizunak honako hauek ere barne hartzen ditu:
Web orriek eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu eskuratzeko orduan, Bira Koop. Elk. Txikia-k eskura jartzen dituen formularioetan erabiltzaileak ematen duen informazio oro egiazkoa eta legezkoa izatea. Erantzukizuna izango du, halaber, aipatu formularioak betetzerakoan eskuratutako sarrera-gakoei emandako erabileraren inguruan.
Bere erantzukizuna izango da Bira Koop. Elk. Txikia-k eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak aipatu baldintzetan, Legean, moralean, jardunbide egokietan edo ordena publikoan ezarritakoaren aurka erabiltzea, bai eta beste moduren batean hirugarren pertsonen eskubideei edo web gunearen funtzionamenduari kalteak eragitea ere.
LOTUREN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENAK
Bira Koop. Elk. Txikia-k ez du inolako ardurarik izango bere web gunean jarritako loturen bidez erabiltzailea sar daitekeen bestelako web orrien edukiaren gainean; bestalde, Bira Koop. Elk. Txikia-k adierazten du ez dituela inondik inora sareko beste orri batzuk aztertuko edo horien gaineko kontrolik burutuko.
Era berean, ez ditu loturen bidez eskura daitezkeen baina berari ez dagozkion orrien gaineko erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legaltasuna bermatuko.
Bira Koop. Elk. Txikia-k adierazten du bere web orrietan barrena nabigatzearen ondorioz bere web guneko erabiltzaileei sor dakizkiekeen edonolako kalteak saihesteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela. Ondorioz, Bira Koop. Elk. Txikia-k ez du inondik inora erabiltzaileak Interneten barrena nabigatzearen ondorioz jasan ditzakeen balizko kalteen gaineko erantzukizunik izango.
ALDAKETAK
Bira Koop. Elk. Txikia-k bere web gunearen edukian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Bai web gunearen edukiei dagokienez, bai web gunea erabiltzeko baldintzei edo kontratazioaren baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek bere web gunearen bidez egin ahal izango dira zuzenbidean onartzen den edozein modutan, eta halabeharrez bete beharko dira web orrian argitaratuta dauden bitartean eta beste batzuen ordez baliozki aldatzen ez diren artean.
COOKIEN ERRESERBA
Bira Koop. Elk. Txikia-k erabiltzaileak bere web gunean barrena nabigatzen duen bitartean cookieak erabiltzeko eskubidea izango du, nabigazioaren pertsonalizazioa eta erosotasuna errazte aldera. Enpresaren datuak babesteko politikari jarraituz, cookieak erabiltzaile ezezagunari eta haren ordenagailuari lotzen zaizkiola jakinarazten du Bira Koop. Elk. Txikia-k eta ez dituztela erabiltzailearen izen-abizenak ematen.
Erabiltzaileak cookieak jasotzen ari dela jakinarazteko moduan konfiguratu dezake bere nabigatzailea, eta, nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea eragotzi dezake. Edonola ere, Bira Koop. Elk. Txiki.-ren web gunean sartzeko ez da nahitaezkoa izango cookieak instalatzea.
DATUEN BABESA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, Bira Koop. Elk. Txikia-k bere web guneko erabiltzaileei jakinarazten die enpresak web orrietan jarritako formularioen bidez biltzen dituen datu pertsonalak Bira Koop. Elk. Txikia-ren ardurapeko fitxategi automatizatu batean gordeko dituela, bi aldeen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta betetzeko xedearekin.
Era berean, Bira Koop. Elk. Txikia-k jakinarazten du datuetan sartu, ezeztatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezkeela Bira Koop. Elk. Txikia-ren helbide honetara idatzi bat igorriz: Bira Koop. Elk. Txikia, Gudarien etorbidea 29, B2-2, 20140 Andoain (Gipuzkoa).
Aurkakorik jakinarazi ezean, zure datuetan aldaketarik egin ez dela, egindako aldaketen berri emateko konpromisoa hartzen duzula eta datu horiek aldeen arteko harremana fidelizatzeko erabiltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu.
JABETZA INTELEKTUALA
Web orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide eta modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak Bira Koop. Elk. Txikia-ri dagozkio, berez edo lagapen-hartzaile gisa. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira eta alor honetako araudi espainiarra eta komunitateari dagokiona aplikatuko zaie, bai eta gai honi buruzko nazioarteko itunak eta Espainiak sinatutakoak ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legea betez, espresuki debekatuta dago web orrien eduki guztia edo edukien zati bat Bira Koop. Elk. Txikia-ren berariazko baimenik gabe kopiatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta erabiltzea.
AKZIO LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Bira Koop. Elk. Txikia-k, halaber, bere orriak eta edukiak oker erabiltzeagatik edo aipatu baldintzak ez betetzeagatik egoki deritzon akzio zibilak edo penalak aurkezteko eskumena du.
Erabiltzailearen eta Bira Koop. Elk. Txikia-ren arteko harremana indarreko araudi espainiarraren arabera arautuko da, eta erabiltzailearen eta Bira Koop. Elk. Txikia-ren artean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena Donostia udalerriko epaitegi edo auzitegiek izango dute.
COOKIEN POLITIKA
ZER DA COOKIE BAT?
Zenbait webgunetan sartzean, zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Cookie-ei esker, webgune batek erabiltzaile baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko aukera du, besteak beste. Cookie horiek biltzen duten informazioaren arabera eta tresneria erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak disko gogorrean memorizatzen ditu cookie-ak, baina aribideko saioan soilik, eta, hartara, memorian espazio minimoa okupatzen dute, ordenagailuari kalterik eragin gabe. Cookie-ek ez dute inolako berariazko informazio pertsonalik biltzen, eta gehienak ezabatu egiten dira nabigatzailearen saioa amaitzean (saioko cookie-ak dira).
Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookie-ak eta, horiek edozein izanik ere, segurtasun-doikuntzetan ahalbidetu edo eragotzi egiten dituzte aldi baterako edo memorizatutako cookie-ak.
ZER COOKIE MOTA ERABILTZEN DU WEB-ORRI HONEK?
Cookie teknikoak: cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari web-orri, plataforma edo aplikazio batean nabigatzeko eta bertan dauden zerbitzuak edo aukerak baliatzeko, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzeko, saioa identifikatzeko, sarbide murriztuko aldeetara sartzeko, eskari bat osatzen duten elementuak gogoratzeko, eskari baten erosketa-prozesua egiteko, ekitaldi batean izena emateko edo parte-hartzea eskatzeko, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzeko, bideoen edo soinuaren difusiorako edukiak biltegiratzeko, edo edukiak sare sozialen bitartez partekatzeko.
Pertsonalizazioko cookie-ak: cookie horien bitartez, erabiltzailea -dagokion terminalean- hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin sar daiteke zerbitzura. Ezaugarri horien artean egon daitezke, adibidez, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabili ohi duen nabigatzaile mota, zerbitzura sartzen deneko eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Azterketako cookie-ak: cookie horiek guk edo hirugarren batzuek ondo tratatuta egonik, erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko aukera emango digute, baita eskaintzen den zerbitzuaz erabiltzaileek egiten duten erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko aukera ere. Horretarako, gure web-orrian egin duzun nabigazioa aztertzen da, egiten dugun produktuen edo zerbitzuen eskaintza hobetzearren.
HIRUGARREN BATZUEN COOKIE-AK
Uts.eus webguneak hirugarren batzuen zerbitzuak balia ditzake, Bira Koop. Elk. Txikia-ren kontura. Informazioa helburu estatistikoarekin bilduko dute, baita erabiltzaileak egiten duen web-orriaren erabileraren helburuarekin, eta orrialdearen jardueraren araberako beste zerbitzu batzuk eta Interneteko beste zerbitzu batzuk egitearen helburuarekin ere.
Zehazki, webgune honek Google, Inc. konpainiaren Google Analytics zerbitzua erabiltzen du (konpainia horren egoitza zentrala hemen dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043, Ameriketako Estatu Batuak). Zerbitzu horiek egiteko, informazioa biltzen duten cookie-ak erabiltzen dira, erabiltzailearen IP helbidea barne. Google-ek bere webgunean ezartzen den moduan igorri, tratatu eta biltegiratuko du informazio hori. Hori dela eta, informazio hori hirugarren batzuei igorri ahal izango die legeak hala eskatzen badu, edo hirugarren batzuek informazio hori Google-en kontura prozesatzen badute.
Web-orria erabilita, erabiltzaileek espresuki onartzen dute bildutako informazioa aditzera eman den moduan eta adierazitako helburuekin tratatzea. Era berean, onartzen dute datu edo informazio horien tratamendua baztertzeko aukera ezagutzen dutela, cookie-en erabilera baztertuta. Horretarako, nabigatzailean konfigurazio egokia hautatu beharko da. Cookie-ak zure nabigatzailean blokeatzeko aukera horrek ez du web-orriaren funtzionalitate guztiak erabat baliatzea ahalbidetuko.
Zure tresnerian instalatuta dauden cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu, zure ordenagailuan instalatuta duzun nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bitartez:
Chrome
Explorer
Firefox
Safari
Cookie-en politika honi buruzko zalantzak badituzu, Bira Koop. Elk. Txikia-rekin harremanetan jar zaitezke honako helbide honetan: info@biraprodukzioak.eus