Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu, EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu eta KONFIGURAZIOan zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ez erabaki ahal izango duzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Kaishop! 2022
KAISHOP!
Barakaldo, Erandio, Getxo eta Txorierriko Mankomunitateak, Kaishop! kanpaina sustatu du beste urte batez, herriko merkataritza bultzatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Alkarbide, Euskara Zerbitzuen bilgunearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. TaPuntu arduratu da kanpainaren komunikazioaz eta estrategia horren barnean kokatzen dira beraientzat sortu ditugun bideoak.
Azken Dantza Maisua
AZKEN DANTZA MAISUA
Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, bera izan baita duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

Elkarrizketatuak: Mikel Sarriegi, Isabeltxo Sarriegi, Izaskun Salazar, Juanito Cacho, Josu Sarriegi, Oihane Sarriegi, Jon Ordoñez, Yanyo Alustiza, Javi Arroyo, Idurre Eskisabel, Nerea Sarriegi, Oier Araolaza, Karmele Sarasola, Joseba Sarriegi, Maren Orthous
Ekoizpena: Bira Produkzioak eta Aurtzaka Dantza Taldea
Zuzendaria: Mikel Alvarez Sarriegi
Argazki zuzendaria: Leire Egaña
Kamerak: Leire Egaña, Eñaut Tolosa, Beñat Iturrioz
Soinua: Leire Egaña, Lander Llorens
Grafismoak: Oskarbi Sein
Soinu postprodukzioa: Beñat Iturrioz
Iraupena: 75’
Generoa: Dokumentala
Jatorrrizko izenburua: Azken dantza maisua
Hizkuntza: Euskara, gaztelania
Grabaketa formatua: HD
Soinua: Stereo
Urtea: 2022
Ekoizpena: Bira Produkzioak
Azpitituluak: Euskara, gaztelania
Proiekzio formatua: Digitala + DCP
Proportzioa: 1,78:1
Estreinaldi data: 2022ko ekainaren 3a










GEZKI
GEZKI / EHU
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra GEZKIk arduradun gisa kudeatzen duen gradu ondoko ikasketa programa da. UPV/EHUko Master ofiziala da. Masterraren sustapena UPV/EHUko honako beste organoen lankidetzan burutu zen: Hegoa Institutua, Lan Harremanen Unibertsitate Eskola, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila.
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren alorrean kokatzen diren ekimenek heziketa akademiko eta zientifiko sendoa duten profesionalen beharra dute. Kooperatiba, lan-sozietate, enpleguko zentro berezi zein gizarteratze enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren ezagutza teoriko nahiz profesionalak uztartzen dira master honen irakaskuntza eskaintzan.
2022/2023 ikasturterako matrikulazio kanpainarako pilula sorta egitea proposatu ziguten, eta gustora asko hartu genuen, Bira Produkzioaken balioekin bat egiten duen master honen zabalkundean gure alea jartzeko proposamena.
Bekaduna
BEKADUNA
Ideia zoro asko izaten ditugu, eta askok, ez dute lekurik topatzen. Batzuk ordea, argia ikusten dute. Bekaduna webserieak, lekua baino, etxea topatu du. Beste inon ezingo litzateke proiektu hau aurrera atera. A ze taldea! Eta… zeinen ondo pasa genuen!
UEUk umorez eta euskarazko fikzioari tarte emanez ospatu nahi izan du 50. urteurrena. Elkarlanari muga berriak jarriz, Hiru Dmaatxorekin batera ekoiztu ditugu lau atalak.