KLIK!
Nekane eta Gurutz izeneko pertsonaien istorio eta abenturak ardatz hartzen dituen animaziozko webserie bat da “Klik”. Umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba sozio-ekonomikoak planteatu eta gai hauen inguruko hausnarketa sustatzea du helburu.
Webserieak 3 minutu inguruko 5 atal izango ditu, tokiko merkataritza, energia berriztagarriak, parte hartzea, berdintasuna eta integrazioari buruz hitz egingo dutenak.
Atal guztiak webgunean jarriko ditugu ikusgai eta astean 2 atal estreinatu astearte eta ostegunetan. Datak ondorengoak izango dira:
Martxoak 16 asteartea, 11:00etan
Martxoak 18 osteguna, 11:00etan
Martxoak 23 asteartea, 11:00etan
Martxoak 25 osteguna, 11:00etan
Martxoak 30 asteartea, 11:00etan